XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
HELBURUAK: 1 zenbakiaren grafia identifikatu eta bereiztea.
EDUKIAK: 1 zenbakia: grafia.
1 zenbakiaren grafiaren identifikazioa eta bereizketa.
JARDUERAK: Irakasleak arbelean marraztutako 1 zenbakia behatu eta, ahots goraz, zein zenbaki den errepikatu:
Irakasleak orri-zatietan 1 zenbakiak marraztuko ditu.
Ondoren, lurrean lerro bat egingo du klerekin.
Lerro horren gainean, denen artean, 1 zenbakiekin ilara bat osatu.
Ikasleek orri-zatiak banaka jarriko dituzte:
Irakasleak arbelean 1 zenbakia marrazten duenean, eskua altxatu; beste gauza bat marraztean, geldirik egon.
Zimurtutako zeta-paper zati bana itatsi 1 zenbakietan.
Ikasgelako paretetan esekitako karteletan eta hormirudietan 1 zenbakia bilatu.
Irakasleak enbalaje-paperean 1 zenbakiaren grafia marraztuko du.
Grafian hatz-markak estanpatu hatza pinturatan busti eta gero.